- ESP -  - ENG -
     

Dokumentoak eta argitalpenak

Orekik, proiektu kulturalarekin eta Fundazioko ekimenen estaldura teorikoaren sustapenarekin bat datozen argitalpenak eskaintzen ditu.

Jonen proiektua

Egilea: Noticias de Gipuzkoa

Orbeako eta Euskalteleko zuzendari ohia den Jon Odriozola Oreki fundazioarekin bat eginik ari da lanean. Egungo txirrindularitza aldatzea du helburu, egitura profesional berria oinarritik sortuaz, eta honela Kontinente mailan arituko den Gipuzkoako talde bat sortzea espero du.

Informazio gehiago ...



Kiroletik. Beste Argitalpenak

Aldizkarietako artikuluak

Egilea: J. González Aramendi

Era egokian gauzatu ezkero, kirolak betebehar garrantzitsua betetzen du gazteen eta helduen osasun fisiko, mental eta sozialean; ezinbesteko elementu bat da sozializazio eta integraziorako, baita ezagutzen sustapenerako, hezkuntzarako eta komunitateen elkartasunerako.

Informazio gehiago ...



Sasoian eta lan bila

Langabeziari nola aurre egin.

Egilea: J. Bilbao Larrabeiti, J. González Aramendi, I. Martínez Ojinaga

Eskuliburu honetan, lan bila dabilen langabearen egoera aztertzen da, bere osasunetik hasi eta egoera psikologikoraino hartuz.

Informazio gehiago ...



Jarduera fisikoa, kirola eta bizitza

Ariketa fisikoaren eta kirolaren onurak, kalteak eta zentzua

Egilea: J. González Aramendi

Eskuliburu oso honek, jarduera fisikoaren ikuspegi tekniko-medikua ematen du kirol guztietan, bai jolas kirolean bai lehiaketetan ere. Era berean, jarduera fisikoa eguneroko bizitzako osagai gisa aztertzen du. Erreza irakurtzeko.

Informazio gehiago ...



Kirolak bilduma

Mendizaletasuna, kirola, lehia eta aisiari lotutako jarduera ezberdinei buruzko bilduma.

Egilea: Oreki Fundazioa (autores varios)

Bildumak ariketa fisikoa egitea eskatzen duten jarduera guztien ikuspegi osoa eskaintzen du, jarduera horiek kirol gisa hartuak diren alde batera utzita. Horrenbestez, jolas eta aisialdiko jarduerak ere sartzen dira, mahai-jokoak barne.

Informazio gehiago ...



Kode etikoak

Kode etikoen proposamena kirolarientzat, gurasoentzat, entrenatzaileentzat eta Oreki Fundazioko medikuentzat.

Egilea: Oreki Fundazioa

Oreki fundazioa sortu zenetik, kirolaren eta giza potentzialaren alderdi etikoak indartzeko lanean dihardu, kirolaren lehen onura hau dela jabetuz, kirola pertsonen formaziorako elementu bat izan dadin hauek ezinbestekoak direla kontutan hartuz. Printzipio moralak, jokabide etikoak eta kirol arauak ezeztatuak geratzen dira kiroltasun kontzeptuaren barnean.

Informazio gehiago ...




 

OREKI FUNDAZIOA - CADDIE ENPARANTZA 1-BEHEA CP 20160 LASARTE-ORIA (GIPUZKOA) (TFNO)943371518 (FAX)943372003