- ESP -  - ENG -
     

BEHARREZKO ERANTZUN SOZIALA

Kirol-Etik proiektua erantzun eredu bat da, gaur egungo gizartean osasun, kultur eta gizarte mailan nahaste larri bat eragiten ari diren bi izurriteei –sedentarismoari eta dopinari– Oreki Fundazioak ematen dien erantzuna. Erantzun eraginkor, iraunkor eta zorrotza da Oreki Fundazioak erakunde publikoen lankidetza estuan eta kirol-eragile, hezitzaile kultural eta sozialekin batera sustatu nahi duen hau.

Bere helburuak honako hauek dira:

  1. Herritar arruntarekiko bizi-estilo osasungarria eta fisikoki aktiboa sustatzea.
  2. Dopinaren, indarkeriaren, diskriminazioaren eta jokabide etiko traketsen prebentzioa
  3. Kirol-balioen eta olinpiar espirituaren sustapena.

Kirol-Etik proiektua sei alorretan oinarritzen da:

  1. jarduera fisiko osasuntsuen sustapena.
  2. hezitzaileen eta entrenatzaileen prestakuntza
  3. herritarren heziketa –gazteena bereziki–
  4. aholkularitza eta gainbegiratze mediku eta teknikoa.
  5. ikerkuntza, garapena eta berrikuntza
  6. lankidetza beste komunitateekin .

GIZARTEARENTZAKO EREDUA

Jarduera fisiko eta ariketa fisiko programatua pertsonen egunerokotasunean barneratzean datza, adin eta baldintza fisikoen gainetik. Eta aipaturiko jarduera fisikoak, astero gutxienez 1000 kalorien gastua ekartzea lortuz.

Jarduera fisikoen promoziorako, komunikabideetara, argitalpen propioetara, aldizkari espezializatuetako argitalpenetara, kurtso eta mintegi antolaketetara, eta hezkuntza instituzioetako kolaborazioetara jotzen da.

KIROL NORGEHIAGOKARAKO EREDUA

Osasuna, errendimendua eta etika aurkako kontzeptuak ez direla kontuan hartuz, osagarriak eta aberasgarriak baizik, baita goi mailako eta muturreko egoeratan ere, Kirol-Etik proiektua hiru pausutan garatzen da:

  1. Kirolari, entrenatzaile, eta arduradunen formazio tekniko eta etikoa.
  2. Aholkularitza eta ikuskapen mediko, tekniko, eta humanista.
  3. Kirol jarduera egokien sustapena.

Formazioa “Osasuna, Errendimendua eta Jokabide Etikoa” lemarekin, Gipuzkoako herri desberdinetan kirolariei, entrenatzaileei eta gurasoei zuzendurik dauden Kirolarientzako eta Zaintzaileentzako Oreki Ikastaroen bitartez lortzen da. Baita beste kurtso eta mintegien bitartez ere.

Finkaturik dauden lan taldeen esku-hartze baterakoi eta koordinatu baten bitartez, ikuskapena eta aholkularitza mediko, tekniko eta humanista burutzen da. Tolosako La Asunción Klinika eta Donostiako Pilar klinikadira erreferentzi nagusiak.

Jarduera egokien promozioa ondorengo ekimenen bidez burutzen da:

  1. Lehen aipaturiko kurtso eta mintegietan ematen den formazioaren,
  2. Oreki Fundazioaren Kodigo Etikoen distribuzioaren (kirolarientzat, entrenatzaileentzat, gurasoentzat eta mediku eta zaintzaileentzat),
  3. Kirol-Praktika Egokien Adierazpenaren (Oreki Fundazioa eta kirol taldeen zuzendaritza jarduera etiko eta kalitatezkoetara konprometitzen den agiria) urteroko sinadura eta Kirol-Etikaren Konpromiso Kontratuaren (Kirolari bakoitzak Oreki Fundazioak babesten dituen kirol taldeek dituzten irizpide etikoak onartzen ditu),
  4. Eta postulatu hauekin bat datorren kirol jardueren bitartez.

Prozesu honen ondorioz, kirolaria txapelketetan eta hauetatik kanpo jarrera etiko egokia izatera konprometitua, formazio ikastaroetan izan eta behar den bezala aholkatua eta gainbegiratua izan dela ziurtarazten duen K-label (Kirol Label) ziurtagiria, sortu du Oreki fundazioak.


 

OREKI FUNDAZIOA - CADDIE ENPARANTZA 1-BEHEA CP 20160 LASARTE-ORIA (GIPUZKOA) (TFNO)943371518 (FAX)943372003