- ESP -  - ENG -
     

KIROL-ETIK PROIEKTOA

Kirol-Etik ariketa fisikoaren promozioan datzan proiektu bat da. Bere oinarria kirolaren balio zein gogo olinpikoen promozioa izaki, dopajearen eta kiroltasunaren aurkako jarrerari aurre egiten dio.

Helburu nagusia gizarte osoarentzat, fisikoki ekintzailea eta osasuntsua den bizitza estiloaren promozioa da.

Kirol gizartearekin bat, gure kirola guztiontzat, osasuntsua, bidezkoa, solidarioa, errespetutsua eta dotorea izatean datza. Gazteen formazioan lagungarri, elkarbizitzarako elementu eta bake prozesuak diren tokian direlarik indartzeko baliagarria den kirol mota.

Azken finean, jarduera fisikoaren eta kirolaren garapena bere osotasunean indartu nahi da, beti ere (une oro) pertsona bere osotasunean ardatz izanik.

OINARRIAK (Justifikazioa)

Osasunarekin eta gorputz irudiarekin erlazioa duena aintzat hartzen duen gizarte batean bizi gara, eta dinamismo desberdinen sortzaile diren kirol eta ekintza fisikoak etengabeko interes iturri bihurtu dira. Ala eta guztiz ere, honako hau gogorarazi beharra dago:

  1. Herrialde aurreratuetan bizimodu sedentarioa da nagusi. EAEko biztanleen %75 baino gehiagori eragiten dio. Ekintza fisikoen gabeziak eta elikagai elaboratuak eskuratzeko erraztasunek, desoreka energetiko positibo bat sortu dute, non aldi berean, loditasun, alterazio kardiobaskularren eta alterazio metaboliko eta tumoralen patologiak, guzti honen ondorio dira. Patologi hauek, sasoiaurreko heriotzaren eta gure herritar askoren bizi kalitate txarragoaren arduradunak dira, hala nola gastu sozio-sanitarioen gehikuntzarenak ere.
  2. Emaitzen lorpena da kirolari eta kirol arduradun askoren helburu bakarra. Ondorioz, behin baino gehiagotan, kiroltasunaren aurkako eta iruzurrezko ekintzak ugaritzen dira gehiegikeria entrenamendu eta txapelketetan, dopajea, indarkeria, adin eta sexu diskriminazioa esaterako, ekintza osasuntsu, bidezko, etiko eta formazio ekintzen kalterako.

Dopajea, irabazi handiak dituen negozio bat bihurtzearekin batera, errendimendu kiroletan elementu iraunkor bat bihurtu da, zenbait kirol espezialitatetan emaitzen lorpenerako ia ezinbestekoa dena. Gai dopagarrien erabilera eta gehiegikeria mundu guztian zabaltzen ari da, goi mailako kiroletik kirola burutzen duten biztanle gazteetara. Kirol esparrutik kirol kanpokora, garrantzi estetiko eta izaera kontsumistak, kezkagarriak diren kontsumo adierazleen arrazoi dira gure ustez. Ikus ditzagun datu aipagarri batzuk:

EEBBetan, goi ikasleen %1ak eta %7ak esteroide anabolizatzaile androgenikoak (EAA) kontsumitzen ditu. (Monitoring the Future Study. National Institute on Drug Abuse. National Institutes of Health. 2006).

Kanadan, 80.000 gaztek baino gehiagok EAAk erabiltzen dituzte, heren batek xiringa bidez hartzen ditu, kasuen herenetan xiringa konpartituaz (Melia y cols. 1996).

Frantzian, substantziaren batekin milioi bat gazte dopatzen dela zenbatesten da (Actes du colloque sport, dopage et conduites addictives, Toxivar 1997).

EAAen kontsumoa 11 urte ingururekin hasten da. Eta lotura bat dago kirol drogen eta gizarte drogen kontsumoaren artean. (Pariseko heroinomanoen desintoxikazio zentroetako zainpetuen %20a goi mailako kirolari izandakoa da). Hala nola, gizarte drogen, substantzia dopagarrien eta beste nolabaiteko jokabide arriskutsuen artean harremana dago (Yesalis y cols., 1993; Middleman y cols., 1995), non Jokabide Arriskutsuko Sindromea izenpetu zaion.

Nahiz eta dopajearen aurkako kontroletan urriak izan emaitza positiboak, eta baita azterketa sakonak ere, gure inguruan substantzia dopagarrien erabilera eta gehiegikeria dago. Gure kirolarien osasuna eta integritatea arriskuan jartzen duen arazo larria da, baita gure kirol sistemaren justizia eta gure herrialdearen irudia ere.


 

OREKI FUNDAZIOA - CADDIE ENPARANTZA 1-BEHEA CP 20160 LASARTE-ORIA (GIPUZKOA) (TFNO)943371518 (FAX)943372003